Zer da yoga?
Pentsa genezake zenbait luzaketa posizio direla,baina hauek Yogaren osotasunaren zati batzuk besterik ez dira.
Yogan aritzen direnak oinutsik doaz,luzaketa posizio korapilatsuak lor ditzazkete,sudurretik hartzen dute arnasa,mantrak abesten dituzte,begiak ixten dituzte,etzan egiten dira,meditazioa egiten dute,eta saio bakoitzetik,erlaxatu edo pozik irtetzen dira.
Behin,zure lehen saiora joan bazara Hiru Yogara (edo bestelako zentro batera) eta sardeska bat bezala sentitu bazara,ez zaitez gaizki sentitu.Jarraitu irakurtzen,Yogaren filisofia ezagutarazten lagunduko dizudalako ondorengo lerroekin.
Guzti hauek hobeto ulertzeko,Yoga beraren jatorria ikertzea ezinbestekoa da,berez ez duelako helburu gorputz lirain bat lortzea edo ZEN delako egoera batean bizitzea eternalki.
Bestelako helburu konkretu batzuk ditu,unea unean bizitzea edota egunerokotasunaren kaosetik aldentzea,esate baterako.
Behin mundu honen ezagutzaz elikatzen hasten zarenean,Yogan egiten diren ariketa gehienak (posizioak,arnasketak…) bizitzaren beste alorretan aplikatzen hasten zarela konturatzen joango zara,egiten ditugun gauzen zergaitiak hobeto ulertzeko balio izango zaizkigunak.
Yoga (terminologiari dagokionez) Sanscritotik dator (Indiako hizkuntza klasikoa) eta Yuj aditzetik dator,¨batasuna¨ delarik itzulpen nagusia.
¨Batasun¨ honek,norberaren batasunaz hitz egiten du,gorputza,espíritu,eta gogoeten arteko fusioaz.
Gogoan daukazu azkenengoz barre egiteari uzteari kosta egin zitzaizun une hura?Edo bidai hartan hainbeste liluratu zintuen zera hura ikusi eta gogoetak hantxe geratu zitzaizkizunean.
Niretzako hauxe da Yogaren esentzia,oraina baino idei garrantzitsuagorik ez dagoela.
Hauxe da ideia,erlijioarekin zerikusirik ez duena,are gutxiago ,inongo dogmarekin.
Beraz ,ez gaitezen topikoetan erori,,Yoga guztiontzat baliogarria delako eta ez soilik pertsona espiritualentzat.
Konbentzitu al zaitut Hiru Yogara etortzeko?
Ordutegi eta eskaintza ugari ditugu,zure beharretara egokitu daitezkeenak,beraz anima zaitez eta jarraitu gure ondorengo Post-a,bertan azalpen emango ditugulako.
Mila esker zure denboragaitik,eta gogoan izan,ez dagoela une hobeagorik oraina baino.
Besarkada bat.
Namaste!!