Yolanda Hiru Yoga

2012.urtean hasi nintzen Yoga praktikatzen Irunen.

Hasiera batean gorputza luzatu eta nituen antsietate arazoak baretzea zen nire asmoa,baina pixkanaka bestelako gauzak aurkitzen joan nintzen jarduera honi esker,oinetako hatzazkalak min eman dezaketela hasiz,edota bestelako bizitza filosofía bat egon daitekeela sinetsiz.

Gogoan daukat oraindik,lehen saio hura.Komikoa izan zen.Non jartzen ditut eskuak ¨Guerrero¨ posizioa mantentzeko? Ezin dut arnastu eta asanak egin aldi berean? Bizkarrean sentitzen dudan pintzamendua normala da? Eta puzkerren bat irtetzen bazait ariketak egiten ditudan bitartean?. Hala ere ez nuen amore eman,gogorra soertatu bazitzaidan ere hasiera batean.Mundu berri bat irekitzen zitzaidala sentitzen hasi nintzen,nire gozamenerako.

Ondo sentiarazten ninduen ,arinago sentitzen hasi nintzen,eta ordurarte kirolarekin zerikusia zuten hainbat jardueretan lan egiten banuen ere,energía berezi bat nigan nagusitzen hasten zela konturatzen hasi nintzen,Yoga saioetara joan ahala.

Urteetan irakasle ezinobeen irakaspenetaz gozatzeko aukera izan nuen.Beraiei esker nire gorputza hobeto ezagutzeaz gain,bizitzeko era berri bat deskubritzen hasi nintzen,askeago bilakatzen ninduena.

Jakitunagoa sentitzen hasi nintzen,gauzak beste era batetara aztertzen nituen,nire antsietatea baretzen ikasi nuen,atentzioa indartzen joan zitzaidan,epaitzeari utzi nion (saiatu behintzat).

Laburbilduz esan nezake,nire burua hobeto ezagutzeaz gain,zenbait egoeren aurrean bestelako jarrerak edukitzeko ahalmena izatea lagundu zidala Yogaren filosofía berria ezagutzeak.

Denborarekin ikastaro bereziak jaso nituen,liburuak erosten nituen etengabe.Atsegin nuen deskubritzen hasi nintzen mundo berri hori.

Behin baino gehiagotan pentsatu izan nuen ,guzti honi nire bizitza eskeintzea.Kirol munduan aritzeak segurtasuna ematen zidan,oinarri batzuk banituela uste nuelako,baina…Beti azaltzen dira segurtasun faltak.

Eta ez banaiz gai?Ni baino jende prestatuagoa dago…Guzti honek prestakuntza bat eskatzen du…Lortuko ote dut?

Aldiz esaten dute, ¨ikaslea prest dagoenean,irakaslea azaltzen dela¨,hauxe gertatu zitzaidalarik niri.

Garaian lan egiten nuen kiroldegian ,klaseak irakasteko aukera sortu zitzaidan,eta bitan pentsatu gabe erronkari heldu eta aurrera egin nuen.

Yoga ikastaro bat atera eta master bat egin nuen.

Beldurrak nigan nagusitu ziren,berehala desagertu zirenak,lehen saioa eman eta gero.

Ikasitako guztiak irakasten saiatu nintzen hasieratik,nire buruarekin zorrotzegia ez izatea,apala izatea,eta batez ere,nire ikasle berriei nire jakituria helaraztea,horrek suposatzen zuen ,maitasun eta errespetu guztiarekin.

Aitortu beharra daukat,nire onenak eman nituela,gogorra izan zela hasieran,baina bueltan jasotakoak…izugarriak izan ziren.Sekulan ahaztuko ez ditudanak.

Namaste!!